Bake Ibilbideen bideoa aurkeztu dugu. Anima zaitez!

EGK-k Bake Ibilbideen bideoa aurkeztu du eta gazteak gonbidatu nahi ditu bake eta bizikidetzaren lan talde berri batean parte hartzeko

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bake Ibilbideen bideoa aurkeztu du. Ekintza hau 2014ko azaroan egin zen Bilbo, Gasteiz eta Donostian eta parte hartu zuten gazteek iraganean, orainan eta etorkizunean bakea eta bizikidetzan bizitako egoerak, ikuspuntuak eta sentimenduak elkarbanatzeko aukera izan zuten. Youtuben Gazteriaren Kontseiluko kanalean igota dagoen ia 7 minutuko bideoan, ekimenaren irudiak eta gazteen iritziak ikus daitezke egunero hitz egiten ez den gai baten inguruan. 2015ean zehar EGK-k gai hauek jorratzen jarraituko du eta gazte guztiak abian jarriko den bake eta bizikidetza lan taldean izena ematera gonbidatu nahi ditu.

Iraganetik, zer gogoratzen duzu? Oraina nola ikusten duzu? Zein gizartean bizi nahi duzu? Parte hartzaileek horrelako galderak erantzun behar izan zituzten eta bukaeran norberak bere buruari bideo bat grabatu zion egunean ikasitakoa etorkizunean ez ahazteko.

BIDEOA IKUSTEKO, KLIK EGIN HEMEN:


Egindako ekintzekin argi geratu da gazteok asko dugula bakea eta bizikidetzaren inguruan esateko; horregatik, EGK-k arlo honetako jarduerak egiten jarraituko du. Besteen artean, bakea eta bizikidetza lantzeko talde sortu nahi da, animatuko zara?

Lan talde honen helburua Bakea eta Bizikidetzarekin lotura duten nazioarteko egunetan gazteentzako ekimenak pentsatzea, prestatzea eta garatzea da. Era berean, gai hauen inguruan ikuspuntuak eta bizipenak partekatzeko gunea izango da. Zuk bezala, bakea eta bizikidetzaren alde lan egin nahi duten beste gazte batzuk ezagutzeko aukera paregabea!

Euskadin bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako taldea da hau eta, hilean behin elkartzeko asmoa dugu, betiere arratsaldez. Gainera, EGK-k hiru hiriburuetan dituen bulegoetan elkartuko garenez, bidaiaren gastuak gure esku egongo dira!

Izena ematea jada itxi dugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 429767 telefono zenbakira deitu, bakea@egk.eus posta elektronikora idatzi edo bakeahots.org web orrialdean sartu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .