BADAUDE ETXEBIZITZA EREDU EZBERDINAK! “Erabilera kooperatibak” aurkeztuko dizkigu astelehenean (hilak 17) Donostian Sostre Civic elkarteak

SostreCivic

Astelehenean, urriak 17, Erabilera Kooperatiboan (MCU) oinarritutako etxebizitza eredu berriak bultzatzen dituen Kataluniako SostreCívic elkarteko kide den Raül Robert jaunak hitzaldi bat emango du Donostiako CRAJ aretoan, Etxebiz-Hitza plataformaren eskutik*.

Elkarte honek bultzatzen duen sistema hau 100 urtez baino gehiago erabili izan da Ipar-Europa eta Latinoamerikan eta gaur egungo jabetza sistema espekulatiboaren aurrean espekulaziotik urrundu eta irabazi-asmorik gabekoa den beste aukera bat aurkezten du, non jabetza beti kooperatibaren eskutan geratzen den eta kideek etxebizitzen erabilera mugagabeaz gozatu dezaketen alokairu eskuragarri baten truke.

Abagune hau aprobetxatuz, Etxebiz-Hitza* plataformaren barruan gauden eragile ezberdinok azken hilabeteotan landu dugun ‘Etxebizitza lege berri batentzako oinarrizko neurrien DEKALOGOA’ beste erakunde eta eragileoi laburki aurkeztu nahi dizuegu, pertsona guztiok dugun etxebizitza duin batez gozatzeko eskubidea lortzeko proposatzen ditugun neurriak ezagutu ditzazuen eta nahi izanez gero, gurekin bat egin dezazuen hemendik aurrera.

Horrela ba, datorren astelehenean, urriak 17, Donostiako CRAJ aretoan arratsaldeko 7 t`erditan elkar ikustea espero dugu!

(Ez da izena eman behar).

EtxebizHitza logoak

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .