Badator GaztEztabaida! Erabakitzeko eskubidea: eta zuk, zer uste duzu? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Badator GaztEztabaida! Erabakitzeko eskubidea: eta zuk, zer uste duzu?

Demokrazia ulertzeko gero eta modu gehiago daudela ikusi dugu azken urte hauetan. Agertoki honetan erabakitzeko eskubidea, euskal gizartearen zati batentzat aldarri bihurtu da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) dei egiten dizuegu erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko prestatu dugun aurtengo #GaztEztabaida-n parte hartzera.

Gure Esku Dago bezalako herri ekimenen mobilizazioek erakusten digute erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida kalean dagoela, baita EAEko gazteen artean ere. Baina benetan beharrezkoa dugu gazteok erabakitzeko eskubidea? Zein muga ditu? Finean erabakitzeko eskubidearen inguruan hitz egingo dugu EAEko hainbat alderditako ordezkariekin. Galdu egingo duzu?

Hiru bloke nagusi izango dituen eztabaida izango da. Gazteen ikuspegitik, egungo marko autonomikoaz, Autogobernu Ponentziaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egingo dugu. Ziur baduzula zer esan eta zer gehitu eztabaidara, ez galdu aukera!

Galdera guzti hauen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko desberdinetako ordezkariak ere izango ditugu:

GaztEztabaidako gonbidatuak

EAJ/PNV Joseba Egibar

EH BILDU Pello Urizar

PODEMOS Lander Martinez

PSE-EE Jose Antonio Pastor

PP Anton Damborenea

Demokraziaz, gazteriaz eta erabakitzeko eskubideaz gehiago jakin nahi baduzu ez galdu aukera! Animatu! Parte hartu!

Badator GaztEztabaida: non eta noiz

Azaroaren 15ean, asteazkena 11etan

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Leioa)

Osoigo plataforman ere egin diegu galdera ordezkari politikoei, babestu gure galdera eta heldu dadila legebiltzarrera

Zure Galderen zain gaude! Idatzi 688676099ra (Xuban) edo #GaztEztabaida traola erabili horretarako.

*Etortzea ezinezkoa bazaizu streaming bitartez jarraitu ahal izango duzu.

GaztEztabaida. Erabakitzeko eskubidea: zuk zer uste duzu? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .