Ba al dakizu nola esku hartu dezaketen gizarte mugimenduek gure herri eta hirien diseinuan? Hemen dituzu adibide batzuk!

Zein eragin du hirigintzak gure bizitzan? Eta…  zein eragin izan dezakegu guk hirigintzan? Erantzunak bilatzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Planoetatik Kalera jardunaldiak burutu zituen pasa den ekainean Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Batetik, Unai Fernández de Betoño arkitekto eta EHUko irakasle arabarrak Euskal Herriko hirigintzaren argilunak aztertu zituen. Bestetik, zenbait gizarte-mugimenduk tokian tokiko hirigintzan eragiteko edo parte hartzeko abiatu dituzten praktikak eta erresistentziak azaldu zituzten.  Orain, EGK-k material hori guztia bildu eta  txosten hau argitaratu du. Ateraiozu zukua! 

Portada, Azala

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .