Azken ordua! Elkarretaratzea Bilbon

Gaur goizean, Israelgo armadako elite talde batek Gazaren askatasunaren aldeko ontzidiaren parte zen Navi Marmara ontzia erasotu du. Ontzi hauek osatzen duten flotan 50 estatu ezberdineko eta adin ezberdineko jendeak parte hartzen du; tartean, 30 parlamentari. Zehazki, itsasontzi hauek laguntza humanitarioa zeramaten Gazara. Azken berriek erasoak 16 hildako eta 50 zauritu utzi dituela diote; dena den, ez dakigu datu zehatzik, Israelek kontaktuak galarazi baititu.

Gure gobernuek, Israelen konplize, isilik jarraitzen dute eraso honen aurrean .
Eraso bortitz berri hau salatzeko eta nazioarteko komunitateari erantzun indartsu bat eman dezan eskatzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bat egin du hainbat gizarte-mugimenduk deitu duten protestarekin. Mobilizazioa gaur izango da, maiatzak 31, astelehena, arratsaldeko 19.00etan Bilboko Gran Via 33n dagoen Europa Batasuneko bulegoraren ondoan.

 

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .