Egon zaitez jakinaren gainean egkDigitala buletinarekin

Azken buletin digitalean murgildu zaitezke dagoeneko

Azken buletin digitalean murgildu zaitezke dagoeneko! Uda ez da sasoi-antzua izan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Uztailean ere, proiektuak erein eta fruituak jaso dira. Besteak beste, EGK-k Tas Tas irrati librean irratsaio berri bat prestatu du, Gazte Borraste izenekoa, Hizpideak eta Ahotik At argitalpenen ale berriak abiarazi ditu (jaso nahi izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin); eta ijito-herria eta astialdi-taldeen arteko elkar-ezagutzarako topaketak antolatu ditu ere. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko jardueran murgiltzeko... urperatu zaitez egkDigitala buletinean! Eta edozein proposamen izanez gero, zure ideiak gurekin elkarbanatu nahi badituzu edo bestelako edozer komentatu nahi badiguzu, ez izan zalantzarik eta idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora. Badakizu zure iritzia oso garrantzitsua dela guretzako

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.