Azaroaren 14ko greba orokorra babesten dugu

Gure inguruan gero eta pobrezia ikusten dugulako.

Gure lan eta gizarte-eskubideak galtzen ari garelako. 

Krisiari aurre egiteko beste modu batzuk daudela uste dugulako.

Mobilizaziorik gabe lortu den eskubiderik ez dagoela konbentzituta gaudelako.

Hori guztiagatik, eta gazteak garelako krisi hau (eta krisiari aurre egiteko modu hau) gehien pairatzen ari garen kolektiboetako bat, azaroaren 14rako ESK, CC.OO., UGT, USO, CNT eta CGT sindikatuek deitutako greba deialdia babesten dugu, irailaren 26an ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT-k deitutako grebarekin bat egin genuen era berean.

Etorkizuna izateaz gain, oraina ere izan nahi dugulako.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. 2012ko azaroaren 5ean. 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .