Azaroan ere #GukEzetz! Zatoz zure iritzia ematera! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Azaroan ere #GukEzetz! Zatoz zure iritzia ematera!

Ekainean ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu genuen. Honetan, gazte anonimoek, elkarteek eta hainbat gizarte eragilek Indarkeria Matxistarekiko errefusa eta honen aurka lan egiteko proposamenak islatu zituzten. Indarkeria Matxistaren gaia lantzeko EGK-k duen aurtengo erronka ez da hor bukatzen, ordea.

Hurrengo azaroaren 22an UPV/EHUko Donostiako campusean zehar egongo gara gazteon Indarkeria Matxistari buruzko diskurtsoa jaso eta egun dauden baliabideen informazioa helarazteko.

Honetarako, bi izango dira burutuko ditugun ekintzak

Ba al zenekien…?

Indarkeria Matxistari buruz gazteok dugun ezagutza maila eta iritzia jakiteko ekintza.

  • Non: Donostiako UPV/EHUko campusean.
  • Noiz: azaroak 22an, 10:00etatik 13:00etara.
  • Nola: Indarkeria Matxistari buruz 6 galderei erantzuteko prest dauden parte-hartzaileak bilatuko ditugu, ea zenbati erantzuteko gai zareten!

Campusa ezagutuz

Donostiako campusaren espazioen analisia burutuko da dinamika parte-hartzaile baten bitartez.

  • Non: Abiapuntua UPV/EHUko Donostiako campuseko Liburutegia (Elhuyar Plaza, 2) izango da eta ekintza campus osoan zehar garatuko da.
  • Noiz: azaroak 22an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
  • Nola: Aurretiaz izena-ematea gomendatzen da taldearen tamaina ezagutu ahal izateko. Egun horretan Donostiako UPV/EHUren campuseko azterketa bat egingo da Berdintasun ikuspegitik ondoko galderei erantzuteko: espazio segurua iruditzen al zaigu? Zein hobekuntza egin daitezke? Lortutako ondorioak UPV/EHUri bidaliko zaizkio!

Izen-emateak: http://bit.ly/2AbMfWp

16-30 urte bitarte badituzu eta gaia interesekoa baduzu anima zaitez ekimen honetan parte hartzera! Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .