Azaroak 25: Gazteok ere emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Azaroak 25: Gazteok ere emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Indarkeria matxista motei aurre egitea Euskadiko gazteriaren erronka da benetako Berdintasuna lortzeko bidean. Mota horien artean daude Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Indarkeria Matxista bezala ulertzen ditugunak baina oraindik 1/2004 Legeak halakotzat ez dituenak. Gaur, azaroak 25, ekidiezina zitzaigun berriro ere gazterian gai honi buruzko gogoeta egitea. Honetarako, hainbat osagairekin eratu dugu jarraian atxikitako dosier laburra:

Lehenik, pasa den EGKren Ezohiko Batzarrean onartua izan zen Indarkeria Matxista kasuen salaketa publikorako protokoloaren lehen urte erdiak uzten digun argazkia aurkeztuko dugu.

Bigarrenik, Gazteriaren Euskal Behatokiak eskaintzen dituen 2015eko Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko datuak aztertu eta aurrekoekin alderatuko ditugu.

Bukatzeko, bi argazki hauek begi-bistan ezartzen duten egoerari aurre egiteko orain arte EGKn lanean dihardugun gazteok eraikitako eskaerak eta proposamenak luzatuko dizkizuegu. Nola ez, zuei, oraindik ere ekarpenik egiteko aukera izan ez dituzuenok bazarete, honetara animatuz hurrengo azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Bilbon egingo dugun “Berdintasuna… zertarako?” topaketetan.

Kasu honetan, gainera, 30 urte baino gehiago badituzu ere parte hartu ahal izango duzu, eragile eta belaunaldi desberdinen arteko topaketa baita gure helburua. Gonbita luzatuta, jarraian aurkituko duzue urte erdi honek eragin digun gogoeta jasotzen duen dosierraren PDFa:

Azaroak 25: Gazteok ere emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .