Imagen del certificado

Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria

• Zer da aurrekari penalen ziurtagiria? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da. • Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako. • Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da. • Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.

o Norbanako eskaera:

  • Eskaera-orria behar bezala beteta entregatzea
  • 18 urteak beteta izatea. (*eskatzailea adingabea bada, guraso edo tutoreek bere izenean eskatu beharko dute).
  • N.A.N espainiarra izatea.
  • Atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdearen ziurtagiria eskatu beharko dute. Egokiena, herrialdeko enbaxadarekin harremanetan jartzea da, ziurtagiria gaztelaniara itzulita eta konpultsatua egon behar delako.

o Taldeko eskaera:

  • Administrazio Publikoan lan egiten dutenek Administrazioari informazio hori eskuratzeko baimena ematearekin nahikoa da.
  • Elkarte edota enpresetako langile eta boluntarioen kasuan ordezkari bat izendatzeko aukera dago. Ordezkari honek, eskaera bakarra helaraziko dio Lurraldeko Justizia Gerentziari.
    • Gutun bitartez egiten bada: gutun-azalean Adingabekoekin Lan egitea (Elkartutako prozesua) adierazi.
    • Informazioa eskatzeko, ordezkatzen dituen pertsona guztien baimena.
    • Gutun-azalean NAN guztien fotokopia konpultsatu edota elkartearen zigiluarekin.
    • Ordezkariaren agerraldi-dokumentua.
    • Excel dokumentua (pendrive edo CD batean) eskatzaile guztien datuekin.
  • Datuak baieztatzean elkarte/enpresari helaraziko zaizkio eta daturen batean akatsa aditu ezkero ziurtagiriak luzatzen dituen bulegoak interesatuarekin jarriko da harremanetan, horiek zuzentze aldera.
  • Internet bitartez egiteko.
• Non eskatu behar da? Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza.
Bilbo Iruña
  Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzia Adingabeekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria Elcano,9, 7ª 48071-Bilbo Telefonoa: 944245418 Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzia Adingabeekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria Virgen del Puy, 1 31071-Iruña Telefonoa: 848424023 E-posta: gerencia.pamplona@mju.es
• Zerbait ordaindu behar da? Ez, ziurtagiri hau DOAKOA da. • Nola eskatu daiteke?

o Aurrez-aurre Justiziako Lurralde Gerentzietan (9:00-14:00). o Posta bitartez. o Internet bitartez.

• Zenbateko iraupena? Legeak ez du iraungitze datarik zehazten. Eta araudirik zehazten ez den bitartean enpresa edo elkartearen eskura dago erabakitzea eguneratzearen egokitasuna aurreikustea. • Eskaera egiten den momentutik ziurtagiria jaso artean kalkulatzen den denbora:

o Aurrez aurrekoen kasuan, momentuan egiten da. o Posta bitartez, hilabeteko epeak ematen ari dira. o Taldeko eskaeren kasuan ez dugu daturik.

5 iruzkin “Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria”

  1. Ainara says:

    Kaixo:

    Ziurtagira euskaraz nahi nuke baina ez dut topatzen. Ba al dakizue non topatu dezakedan?

    Mila esker aldez aurretik,

    1. EGK says:

      Kaixo Ainara:
      Une honetan ziurtagiria gaztelaniaz lor daiteke soilik.

  2. Mariñe says:

    Kaixo:
    Jakin nahiko nuke ea adingabekoen kasuan bi guraso edo tutoreak joan behar diren eskaera-orria betetzera, edo batekin nahikoa izango zen.
    Aldez aurretik, mila esker.

    1. EGK says:

      Kaixo Mariñe,
      Batekin nahikoa litzateke.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.