Gazteon errezetak gazte enplegu planentzat

Gazteon errezetak gazte enplegu planentzat

3 gramo KONTRATU, 2 goilaratxo ENPLEGU, txorrotada bat GAZTE

GAZTEON ERREZETAK GAZTE ENPLEGU PLANENTZAT

Gazteen enplegua bultzatzeko kontratu berezia gora, gazteen enplegu plana behera, gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko neurria alde batera eta gazteak sofatik mugitzeko programa bestera… GAZTEON IRITZIAK, NAHIAK, BEHARRAK eta FALTAN BOTATZEN DUGUNA elkartu eta politikariei helarazteko topaketa batera gonbidatzen zaitugu ‘gazteria eta enplegua’ lan taldea osatzen dugun Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) gazteok:

  • ZER: Gazteon enplegua sustatzeko neurrien inguruan hitz egiteko gazte topaketa, zer nahi dugu gazteok? Pasa den kurtsoan zehar pare bat topaketa egin genituen eta oraingoan bertan landutakoa errepasatu eta kontrastatuko dugu, ildo berean lan eginez. Horretaz gain, lantaldearen gai zerrenda osatuko dugu kurtso honetarako. Anima zaitez eta etorri. Aurkezpena informala izango da.
  • NOIZ: irailak 25, osteguna, arratsaldeko 17.30ean.
  • NON: Gasteizen, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) egoitzan (Ramiro de Maeztu 15 kalea, behea).
  • KONTAKTUA: Lan taldeak abiatutako beste ekintzak ezagutu nahi badituzu, www.egk.eus orrialdea begiratu dezakezu edo gurekin kontaktatu: 945 22 06 01 edo bizibaldintzak@egk.eus emailean (Amaia).

Ez galdu aukera! Gazteoi eragiten diguten planak, bereziki enplegu eta laneratzearekin zerikusia dutenak, hauxe da zure aukera. Gero, gainera, bertan adostutakoa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluren diskurtsora gehituko dugu politikari eta administrazioei helarazteko. Aurrez txostena irakurri nahi baduzu hemen duzu eskuragarri.

Anima zaitezte!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .