Atergune: zure beharretara egokitutako bilatzailea

Atergune: zure beharretara egokitutako bilatzailea

Nobedadeekin gatoz gaurkoan, baliabide berri bat Atergune atariarentzat: bilatzaile dinamikoa, zure beharretara egokitutako bilatzailea. 2016ko abenduan espazio honen zabalpena burutu egin genuen. Oraindik ez duzula ezagutzen? ATERGUNE Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko aterpetxe, kanpin eta landak biltzen dituen espazioa da. Boluntariotza arloan jarduten duten elkarte, gazte, aisialdi talde nahiz gainerako elkarteek beren ekintzak burutzeko tresna da; jarduera hauetan gehien erabiltzen diren instalazioak eta elkarteek beraiek kudeatutako espazioak biltzea asmoa izanik.

Behin eta berriro aterpetxe baten bila hasi eta Interneteko milaka leiho zabalik aldi berean? Elkartearen barruan antolatzen dituzuen egonaldiak beti toki berdinetan egiten dituzue besterik ez bilatzeagatik? Orain inoiz baino errazago izango duzu. Mapa bidezko bilaketa da hasiera batean lehenetsitakoa baina erabiltzaileen beharretara hoberen egokitzen diren espazioak azkar batean aurkitzeko helburuarekin sortu da bilatzaile birtuala. Bertan aukera ezberdinak zehazten dira norberak bere irizpideak zehazteko aukera eskainiz egoera ezberdinetara modu eraginkorrago batetan egokitzeko.

Atergune webguneko bilatzailea - EGK

Klik bakar baten bitartez espazio ezberdinen zerrenda “pertsonalizatua” lortuko da eta gero bertan azaltzen diren ezaugarrien artean aukeratu beharra dago. Ataria EAEko espazio ezberdinen, aterpetxeen, kanpin eta landen erreferentziazko erregistroa bilakatu nahi da.  Horretarako, erabiltzaileen papera ezinbestekoa da, bertan azaltzen diren tokiak gero eta gehiago izateko eta guztion artean intereseko espazioak biltzen jarraitzeko.

Ataria osatzen laguntzeko email bitartez erreferentziak helaraztea eskertuko da. Horretaz gain, edozein ekarpen, jasotako espazioen gaineko ezaugarrien moldaketa edo akatsen bat ikusiz gero astialdiforoa@egk.org posta elektronikoaren bitartez kudeatuko dugu informazioa.

Ez utzi azken momenturako eta hasi bai aste santu zein udarako proiektuetarako espazioak bilatzen! Murgil zaitez atergune.astialdiforoa.org atarian eta bisita ezazu zure beharretara egokitutako bilatzailea!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .