ONGI ETORRI WEB BERRIRA

www.egk.org atariak 2.000 erabiltzaile baino gehiago ditu dagoeneko!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) atariak, www.egk.org, abiada arrakastatsua izan du: 2.000 erabiltzaile baino gehiago eta 8.000 orrialde-ikuspen lortu ditu estreinatu zenetik, orain dela hilabete bat besterik ez. Eta ez soilik Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE), Ozeanoaren beste bazterretik ere jaso ditu bisitak web-orriak; batez ere, euskal diasporarenak (Txile, Mexico, Estatu Batuak….). Eskerrik asko guztioi! Orain, etengabe hobetzen jarraitzea da erronka. Noski, zuen proposamen, ideia, burutazio, animo, kritika eta iradokuzunak bidaltzera gonbidatuta zaudete komunika@egk.eus helbide elektronikora. Zuen iritzia, beti bezala, guretzat ezinbestekoa da eta. Bitartean, www.egk.eus txokoan-bertan ikusiko dugu elkar. Ea laster iristen garen 3.000 erabiltzaile izatera. Joango gara gure egunerokoaren berri ematen.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .