Astialdiko begirale, zuzendari, dinamizatzaile… izan nahi al duzu? Deskargatu ezazu ikastaro-gida

Klasera itzultzeko ordua da… eta klasetik kanpo hezitzeko garaia ere! Ikasgeletatik eta maisu-maistrez, haratago, amantala eta ikasmahaik gabe, beste ehunka hezitzaile ikasturteari ekiteko prest daude. Beste eskola mota batean irakasten dute: Astialdi Hezitzailearen esparruko eskolan; alegia, irakaskuntza arautu eta formalaren ezberdina eta osagarria den beste heziketa-eremu batean. Bere kurrikulumak balore-heziketa du ardatz, eta ardura, parte-hartzea, kulturartekotasuna, gatazken-ebazpena, hezkidetza eta gizarte-konpromisoa bezalako irakasgaiak eskaintzen ditu.

Klase horiek udalekuetan, astialdi-taldeetan, eskolaz-kanpoko jardueretan, gaztelekuetan edo jantokietan ematen dira, besteak beste. Orain, udaran 150 kanpaldi eta ekintza burutu ondoren, astialdi-hezitzaileko maisuak entrenatzeko garaia heldu da. Horretarako, astialdi-eskolek 30 ikastaro baino gehiago prestatu dituzte.

Zehazki, Arabako lau eskolek, Bizkaiko bostek eta Gipuzkoako seik begirale, zuzendari eta jendarte-dinamizatzaile ikastaroak antolatu dituzte. Modalitate ezberdinetan emango dituzte kurtsoak: modu intentsiboan edo estentsiboan, astean zehar edo asteburuetan, edo euskaraz ala gaztelaniaz. Prezioei dagokionez, 100 eurotik hasi eta 600 eurotara arte dihoaz, tituluaren arabera eta segun eta alojamendua eta mantenua barne dagoen edo ez.

Eskaintza, beraz, osoz abala da. Aukeraketa errazteko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bere baitako ‘Astialdi Foroa’ izeneko -koordinakundea osatzen duten eskolen ikastaroen gida osatu du. Matrikulazio epeak zabalik daude dagoeneko. Beraz, interesa baduzu, deskargatu ezazu lehenbailehen dokumentua!:

Logo pdf

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .