Astialdi foroa

astialdiforoa.org, Euskadiko aisialdi hezitzaileko erreferentea bilakatuko den webgune berriaren aurkezpena

Astialdi Foroak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak koordinatzen duen lantaldea, non 17 euskal astialdi eskola eta 10 federazio parte-hartzen duten, webgunea izango du lehen aldiz: www.astialdiforoa.org. Atari berri hau erreferentea bilakatuko da aisialdi hezitzaileko albiste eguneratuak eta ekintzak eskainiko dituelako baita gure lurraldean esparru honetan mugitzen diren elkarte eta eragile sozialen informazioa ere; hauen atzean, 13.000 gazte baino gehiago ibiltzen dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, askok euren denbora librea modu boluntarioan ematen dutelarik.

Tresna berri honen helburua, elkarte hauek urtean zehar egiten duten lana jendeari ezagutzera ematea da. Gainera, ataria hau eskolekin harremanetan jartzeko bidea izango da, baita udako ekintzak eta aisialdi hezitzaileko formazio guztia ezagutzeko lekua ere eta azken albisteak, iritziak eta hausnarketak partekatzeko txokoa. Urtearen garaiaren arabera, webguneak informazio zehatza emango du. Horrela, iraila honetan, astialdiko ikastaroen informazio guztia emango da: Euskadin haur eta gazteen begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko dagoen eskaintza guztiarekin. 40 ikastaro baino gehiago dira, bakoitza bere ezaugarriekin, eta aukeraketa errazteko, bilatzaile aurreratu bat martxan jarri da.

Xetehasun guztiak ezagutu nahi dituzu?

IRAKURRI PRENTSA OHARRA:

Astialdi Foroko webgunearen prentsa-oharra

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .