astialdiko ikastaroak

Astialdi ikastaroak: izena emateko azken egunak!

  • Astialdi ikastaroak egin nahi izanez gero mugi zaitez! Iraila baino ez da geratzen izen emateko
  • 50 ikastaro baino gehiago eskaintzen dituzte aurten eta www.astialdiforoa.org-en bilatzailea dago bilaketa errazteko

Heldu da iraila eta udan aipatu genuen bezala ireki da Astialdi Foroaren barnean lan egiten duten euskal eskola eta federazioen begirale, zuzendari edo animatzaile soziokultural izateko Astialdi ikastaroak hemen dituzu. Adi ibili, epea amaitzear dago-eta. Aurten ere eskaintza sekulakoa da, 50 ikastarotik gora, eta pena litzateke horrelako aukera galtzea!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera lan egiten duten astialdiko 17 eskolek eta 10 federazioek ez dute aukera galdu nahi ikastaro hauek Euskadin egiteko garrantzia azpimarratzeko. Formazioa hemengo eskoletan burutzeko arrazoiak hainbat dira: ikasketa prozesua esperientzian oinarritzen da, egun batzuetako ikastaroetan egin ezin dena eta hemengo errealitatera egokitutako gaitasunak eta tresnak bereganatzeko aukera ematen dute euskararen sustapenarekin harreman estua daukatenak. Gainera, Euskaditik kanpo kurtsoa egiten duten pertsonek ez dute ordu kopuru berdina betetzen eta zailtasunak dituzte praktikak egiteko garaian.

Astialdi ikastaroak: eskaintza oso zabala

Eskaintza oso zabala da eta gazte bakoitzaren beharretara egokitzen diren ikastaroak daude: lurralde ezberdinetan, astean zehar edo asteburuetan, goizez edo arratsaldez, urte batetan edo bi urtetan zehar… Bilaketa errazteko, Astialdi Foroak iaz sortutako webgunean bilatzaile aurreratu bat dago aipatutako 50 ikastaroak biltzen dituenak. Ataria www.astialdiforoa.org da eta bertan ikastaroak lurralde, mota, iraupen eta hizkuntzaren arabera sailkatuak daude. Oso erraza da bilatzailea erabiltzea eta interesatzen zaigun ikastaroa aukeratzean, informazio guztia ematen da: izena emateko datak, egutegia eta eskolarekin harremanetan jartzeko datu guztiak.

Hori bai! Ez galdu aukera eta mugi zaitez izen emateko. Izan ere, irailean amaituko da epea. Beraz badakizu, ez pentsatu bi aldiz eta anima zaitez!

Behar duzun denbora hartu astialdiko hezitzaile izateko

Azkenik, Gazteriaren Kontseiluak “Behar duzun denbora hartu astialdiko hezitzaile izateko” lelopean egindako kanpainaren bideoak berreskuratzen ditu, orain dela bi urte Euskadin ikastaroak egiteko martxan jarri zen ekimena. Kanpainako bideo guztiak gure Youtubeko kanalean daude. Bestela, esteka honetan dituzu eskuragarri lau bideoak.

Oraindik garaiz zabiltza, ez utzi azken ordurako eta apunta zaitez!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .