Lan Egokiaren manifestua - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Lan Egokiaren manifestua

Lana eta enpleguaren gaiari buelta bat emateko urtean zehar kanpaina bat jorratu dugu Euskadiko gazteriarentzat lan egokia eta hobetu beharrekoa zer den jakiteko. Zer da lan egokia zuretzat? galdera bota genuen gure sare sozialetan eta gure elkarteen iritzia jakin nahi izan genuen. Gainera, Gasteiz eta Donostiako UPV/EHUko campusetara irteerak egin genituen gertutik ezagutzeko ikasten ari diren eta laster lan mundura salto egingo duten gazteen iritziak (nahiz eta haietako batzuk jada lan egin duten edo ikasten ari diren bitartean lan egiten duten). Modu honetan, bizitza proiektu bat garatu ahal izateko lana nolakoa izan beharko lukeen ezagutu nahi izan dugu, beti kontuan izanda gure eskubide sozio-laboralak errespetatzen direlarik. Jaso ditugun ekarpen guztiekin eta urriak 7, Lan Egokiaren manifestua osatu dugu. Guztira 13 proposamen biltzen ditu, baina askoz gehiago izan daitezke. Beraz, zuen iritzia eman nahi baduzue idatzi bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora.

Gainera, sare sozialen bidez jasota ditugun edo egindako irteeretan grabatu ditugun ekarpenen bideo laburpena hemen ikus dezakezu.

Txosten deskargatu