Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka

Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Zer zen zehazki? Hemen azalpena!

2016an Berdintasun lan-arloaren barruan jaiotzen da Gune Anitza zigiluaren proiektua. Zigiluaren beharra antzematen da ikusterakoan egun hainbat direla eraso nahiz indarkeria mota desberdinen aurkako adierazpenak espazio desberdinetan (adb: puntu morea). Ordea, ez direla hain ohikoak Berdintasun eta Aniztasunaren aldekotasuna era positiboan adierazten dituztenak eta are zailagoa dela bi baloreak aldi berean defendatzen dituztenak.

Gauzak horrela, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Aniztasunaren zeharkakotasuna lantzea ezinbestean emakume eta gizonen arteko Berdintasunaren bidean jorratu beharreko erronka bat gehiago bezala identifikatu zuen. Honen ondorioz, 2016an Gune Anitza zigilua jaiotzen da, hutsune honi erantzuna eman nahian.

2017ko uztailean eta proiektua osatzearen helburua izanik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ‘Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka’ argitaratzen du. Hau Aniztasun ikuspegiarekin espazio nahiz proiektuen sorrera eta kudeaketa bideratzeko gomendio konkretuak dituen liburuxka da

Txosten deskargatu