Gazteon errezetak gazte enplegu planentzat

Gazteon errezetak

GAZTEON ERREZETAK dokumentua bi zatitan banatzen da. Alde batetik, gazteei zuzenduriko enplegu planak garatzeko kontuan hartu behar diren gako nagusiak zehazten dira, hau da, gazteen enplegu plan bat “sukaldatzeko” kontuan izan behar diren puntuak adierazten dira: helburuak, koordinazioa, emaitzen argitaratzea, neurrien hartzaileen profila, eta abar.

Bigarren zatian, aldiz, gazteek adostutako hainbat proposamen berri zehazten dira, politika publikoen bitartez gazteen enplegu duina sustatzeko beharrezkoak direla deritzotenak.

Gazte elkarteen plataformak oraingoan aurkeztu duen errezeta liburua abiapuntu bat besterik ez da, ekarpenei irekia dagoen dokumentu bat eta, beraz, gazteren batek edo beste inork gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko errezeta gehiago ezagutuz gero, EGKrekin partekatzeko gonbidapena luzatu egin da.

Txosten deskargatu