Gazteak eta Bakea liburua webgunean! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Gazteak eta Bakea txostena

Gazteak eta Bakea: iraganari buruzko hausnarketak, orainaldiko aukerak, etorkizunerako erronkak liburuak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindako hainbat tailer, formakuntza eta ekitaldi biltzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiarekin sinatutako hitzarmenaren fruitu da Gazteak eta Bakea txostena.

Zer aurki dezakezue liburu honetan? EGK-ko Bake eta Bizikidetza arloan 3 urtetan zehar hainbat ekintza eta proiektuetan parte hartu duten 18-30 urte inguruko 250 gazteren gogoeta, interes, ardura eta proposamenak jasotzen du liburu honek. Horri hauek islatzen duten helburua nagusia adostasunetara iristea izan ez delarik, pentsamenduez, jokaerez, erlazioez, emozioez, oroitzapenez eta kontraesanez hitz egitea baizik.

Zer iruditzen zaizu Bake eta Bizikidetza lan-arloak egindako lana? Guk lehenik parte hartu duten gazte guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, haiek gabe ez baitzen posible izango. Aurkezpen ekitaldia gainera oso egun berezia izan zen guretzat. Nahi izanez gero hemen duzu albistea eta hemen argazki-galeria. Eta, nola ez, edozein ekarpen izanez gero idatz iezaguzu bakea@egk.org helbide elektronikora.

Txosten deskargatu