Giza Eskubideen Egunean, EGKn aniztasunean elkarbizitzeari buruz hitz egiten dugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#EmakumeakBizikidetzan: aniztasunean bizikidetza

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatu duen txosten honetan gazteek aniztasunean elkar bizitzeari buruz dituzten hausnarketa batzuk biltzen dira. Hausnarketa honen abiapuntua 2018ko irailean Bakearen Nazioarteko egunean EGK-k ospatu zuen topaketa baten aurkitzen da. 2017an #GazteokBizikidetzan ekitaldian egin zen bezala, EGK-K elkarrizketarako, hausnarketarako eta adierazpen artistikorako tartea ireki du giza eskubideei errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako kultura bat garatzeko helburuarekin.

Kasu honetan #EmakumeakBizikidetzan deitu zaio berdintasuna zeharkako balore bezala jartzeko. Helburua aniztasuna genero-ikuspegi batetik aztertzea izan zen, EGKren diskurtsoan presente dagoen begirada eta aurretik egindako Ibilbide Moreak: emakume gazteen egoera lan munduan bezalako txostenetan aurkitu daitekeena. Ez bakarrik emakume gazteen errealitateak identifikatzeko, baizik eta etorkizunean sortu daitezkeen emantzipaziorako bideak nabarmentzeko.

Beraz, argitalpenak alde batetik, ekitaldi horretako ondorioak biltzen ditu; eta, bestetik, aniztasunean elkarrekin bizitzeko oinarrizko ideia eta kontzeptuak pentsatzen laguntzen duen testuinguraketa bat eskaintzen du.

Modu honetan egituratzen da:

  • Lehenengo eta behin, hurbilketa teoriko oso orokorra egiten da, aztertzeko zer den aniztasuna eta zeintzuk diren kontzeptu hori lantzerakoan aintzat hartzea komeni den elementuak. Gero, aniztasuna kudeatzeko eredu batzuk azaltzen dira, eta, jarraian, kudeaketa egokia egiteko oinarrizko printzipioak.
  • Bigarrenik, aniztasuna aztertzen da genero-ikuspegitik. Hirugarrenik, #EmakumeakBizikidetzan ekitaldian parte hartu zuten hiru emakumeren testigantzak datoz. Aipatutakoaz gain, osteko dinamika parte-hartzailean sortutako hausnarketa eta ideien analisia eskaintzen du agiriak.
  • Azkenik, desiren putzua zer den azaltzen duen atala dago. Txostena amaitzen da gazteek aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren inguruan egindako eskaera eta proposamen batzuekin.

Era berean, hemen duzu eguneko argazki-galeria eta behean ikus dezakezu ekitaldia laburtzen duen bideoa

Txosten deskargatu