Berdintasuna… Zertarako? txostena eta gazteon desirak

Berdintasuna… Zertarako?

2016ko azaroan Berdintasun lan-arloaren lehen urteari itxiera emate aldera Berdintasuna… Zertarako? proiektua burutu zen. Honen helburua zen urte horretan zehar gazteen Berdintasun ikuspegiko erronken harira proposamenak jasotzea.

Honetarako, proiektua hiru ekintzatan banatu zen:

  • Eta, zuk… Zertarako?: beraien ohiko ikasketa testuinguruan zeuden gazte talde desberdinei Berdintasunak zituen erronkaz galdetzea helburua zuen ekintza.
  • Emakumeen Hiria: hirien esparru publikoak emakumeei uzten dien memoria historikoaren eremuaz eta Indarkeria Matxistaz gogoeta egiteko jardunaldia.
  • “Berdintasuna… Zertarako?” Topaketa: Indarkeria Matxista eta denboraren banaketa desberdina genero ikuspegitik aztertzeko eta honi buruzko proposamenak egiteko belaunaldien arteko topaketa.

Hiru ekintza hauen antolaketaren xehetasunak eta hauetan jasotako proposamenak laburbiltzen dituen dokumentua da hau. Bukaeran, jasotako proposamen guztiak 10 Gazte Desiratan laburbildu dira, hauek 2017 urteari gazteok eskatzen dizkiogun desirak izanik.

Txosten deskargatu