Berbakeita txostena - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Berbakeita txostena

Nola baloratzen duzu komunikabideek pertsona gazteei buruz ematen duten irudia? Nola baloratzen duzu gazte elkarteek egiten duten lanari buruz komunikabideetan agertzen dena? Noren esku dago gazte eta gazte-elkarteei buruz plazaratzen dena eta ez dena, eta horren ikuspuntua? (Nortzuk dituzte gaitasunak eta ardurak horren gainean?) Horiek eta bestelakoak erantzuteko antolatu genuen Berbakeita jardunaldia. Emaitza, nola ez, Berbakeita txostena.

Berba eta akeita hitzen baturatik dator. Word-cafe agian ezagunagoa egingo zaigu, guk hitz jolasen gureganatu dugu dinamika. Bertan gazteak, gazte-elkarteak, kazetari-gazteak eta administrazioko langileak (politikari zein teknikariak) batu genituen gaia aztertu, landu eta ondorio eta proposamenak mahai-gainean jartzeko. Gerora, forma eman diogu eta txosten bat kaleratu dugu.

Jarraian duzu Berbakeita txostena PDF formatuan. Irakurri, barneratu eta edozer esateko izanez gero helarazi zure iritzia komunika@egk.org helbide elektronikora. Ekitaldiko argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen duzu argazki-galeria.

Txosten deskargatu