Zer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan?

Zer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan?
“Etxebizitzaren unibertsoa” gazteon behar eta nahientzako egokia al da?
Zer eskatzen diogu gazteok ETXEBIZITZA DEKRETUAri?
Beharrezkoa al da protokolo bat sortzea gazte baten etxe-kaleratze bat ematen den kasuetarako?

 Momentu honetan 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren eta Etxebizitza Legea garatzen duen Dekretuari buruzko eztabaida ematen ari da. Jakingo duzuenez, urteak daramatzagu etxebizitzaren gaia lantzen modu ezberdinetan, eta oraingoan gazte eta gazte elkarteen ahotsa batzen saiatuko gara berriro, politikariek entzun dezaten. Horregatik, guzti honetaz eztabaidatu eta zure iritzia beste gazteekin partekatu nahi baduzu honako bilerara gonbidatuta zaude!

Gasteiz: urriak 18, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean. Ramiro de Maeztu kalea, 15 behea (EGK).

Gogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Mesedez, konfirmatu etorriko zaretela, edo ezin baduzue, hementxe duzue zuen iritzia emateko beste aukera bat: Email edo telefonoz: 945.22.06.01  edo bizibaldintzak@egk.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .