ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Arabako Foru Aldundia: sosik ez Gazteriaren Kontseiluaren alde

Arabako Foru Aldundiak (AFA) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lurraldean egiten duen lanari babesa kendu dio. Zehazki, gazte elkarteen sareari iaz 6.000 euro eskaini bazizkion... aurten  0 euro gorde dizkio. Ondorioz, aurten arabar lurraldean aurreikusitako proiektu guztiak bertan behera utzi beharko ditu oraingoz gazte-elkarguneak (hirigintza barneratzailari buruzko jardunaldiak, emakume gazteak eta bularreko minbiziari buruzko topaketak, Berriz Berri posterraren bidalketa, Arabako aisialdi taldeek antolatutako udako ekintzen gidaren difusioa...). Laster iragarriko dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren erantzuna. Bitartean, hemen uzten dizuegu Diario de Noticias de Álava egunkariak argitaratutako albistea. Mila esker aldez aurretik gazteongan eta elkartegintzan sinesten duzuen guztioi! Guk gurearekin jarraituko dugu, eskua luzatzen digun ororekin lanean.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.