Antiguako Talde Feminista Berdintasun ezari... #GukEzetz lehiaketako garaile

Antiguako Talde Feminista Berdintasun ezari… #GukEzetz lehiaketako garaile

2016ko ekainean Indarkeria Matxista eta Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak onartu genituen. Ordutik, zoritxarrez, hamaika aldiz aktibatu ditugu. Hori ikusita, aurtengo RECacciona bideo lehiaketa Berdintasun lan-arloarekin lotu genuen, Berdintasun ezari… #GukEzetz! Erantzuteko. Aurkeztutako partaideetatik garailea Antiguako Talde Feminista izan da Gu feministak gara, zu zergatik ez? bideoarekin. Jakinarazi digutenagatik, 1000€-ko saria “auzo mailako talde feminista bezala burutzen ditugun ekintza eta proiektuak aurrera eramateko” erabiliko dute. Bideoa hemen duzu jarraian

Bigarren saria aukeratzeko prozedura

Bigarren saria aukeratzeko, ohikoa den bezala, publikoaren botoa izango da gakoa. Gaurtik hasita datorren ekainaren 26a arte lotura honetan dagoen inkestan bozkatzeko aukera izango da. Boto gehien lortzen dituen taldeak (behean bideoak) 400€-ko saria irabaziko du. Eta inkestan bozkatzen duten guztien artean bidezko merkataritzan gastatzeko 50€-ko balea zozkatuko da.

She Referees

Ahotsaldunduz

 

El Tretas

La historia de las dos cajas

Animatu eta ez galdu aukera! Bozka ezazu hemen

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .