Aniztasunak, mila kolore! La diversidad, ¡mil colores! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Aniztasunak, mila kolore!

Homosexualitatea jada ez da gaixotasun bezala kontsideratzen eta 28 urte geroago, EGKtik eta 8 elkartetatik* gaurko eguna, maiatzak 17, aprobetxatu nahi dugu gazterian ematen den LGTBI+fobia salatu eta gizarte anitz bat izatearen garrantzia azpimarratzeko. Aniztasunak, mila kolore!

Izan ere, oraindik ere LGTBI+ kolektiboak bizi dituen bazterketa eta indarkeriaz gogoeta egitea eta aldaketa bidean proposamenak egitea beharrezkoa da. Adibidez, Trans* gazteek oraindik ere (nahiz eta lege mailan aldaketarako proposamenak egon) patologizazioa bizi dute, alegia, gaixo bezala etiketatuak bizitzea beraien gorputza eta dokumentazioa aldatu ahal izateko.

Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eta Gaur8 lantaldetik manifestu bat atera nahi izan dugu, Euskadiko gazteei eta administrazioari eskaerak eta proposamenak egin nahian. Hemen irakur dezakezu!

[PDF] Maiatzak 17an, Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako eguna, EGKtik ateratako manifestua

*Manifestura atxiki diren elkarteak honakoak izan dira: Gehitu, Euzko Gaztedi EGI, Gazte Abertzaleak, Gipuzkoako Gazteen Gurutze Gorria, LSB-USO, Naizen, Euskarabentura eta Arabako Eskaut Taldea.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.