tertulia mensual de jóvenes

Itsaso Andueza hilabetero Euskadi Irratiko gazte tertulian

Itsaso Anduezak, EGK-ko presidenteak, hilabetean behin Euskadi Irratian antolatzen den gazte tertulian parte hartzen du. Mahainguru hau arratsaldetan ematen duten Mezularia saioan egiten da hilabete bakoitzaren bigarren edo hirugarren astean. Itsasorekin batera, Garikoitz Nazabalek, Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko (EHNE) presidenteak, eta Ander Rozak, Bellota enpresako langileak eta gazte ekintzaileak, ere hitz egiten dute. Kurtsoa hasi zenetik, eztabaida hiru aldiz egin da eta, tarteka, EGKn lantzen ditugun gaien inguruan hitz egin dute:

Iraileko gazte tertulia: aurkezpena eta gazteen parte hartzea

Urriko gazte tertulia: gazte ekintzailetza

Azaroko gazte tertulia: gazte ponentzia eta bakea eta bizikidetza

Gazte tertulia hurrengo hilabeteetan egiten jarraituko da. Adi egon denborarekin noiz izango den aurreratuko dugulako.

Bestalde, Itsaso Andueza Euskadi Irratiko beste saio batean ere izan da aste honetan. Azaroaren 17an ‘Faktoria’-n elkarrizketa bat egin zioten hurrengo egunean Eusko Legebiltzarrean gazte ponentzia abian jarri behar zelako. Elkarrizketa entzun nahi baduzu, esteka honetan klik egin.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .