recacciona

Anai-Arrebak RECacciona 2016ko garaile

“#EGK30aukera, gazteon zenbat?” bideo lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira! Anai-Arrebak (Bizkaia) proiektuak eraman du 1.000€-ko lehen saria eta Uba Gazteak izan da bigarrena. Bere Sin Estudios no hay futuro bideoari esker 400€-ko saria irabazi du. Bi taldeek proiektuak aurrera eramateko probestuko dute saria. Erabakia EGK-ko Batzar Iraunkorreko hiru kidek eta komunikazio teknikariak osatutako epaimahaiak hartu du.

Anai-Arrebak


Anai Arrebakek saria “gazteon topaketa bat antolatzeko” erabiliko du, non “gazteriaz eta exklusioaz hitz egin eta eztabaidatuko den, gerora exklusioa ekididetko proposamenak eginez eta Administrazioan entzun gaitezen gonbita luzatzeko”.

Sin estudios no hay futuro

Uba Gazteak-ek “zentroko adin txikikoekin ekintza bereziren bat antolatu, beraiek parte hartu dezaten eta hauen heziketa proiektuan inbertitu material ezberdinak erosiz eta eskainiz”.

Datozen orduetan irabazleekin harremanetan jarriko gara sariak helarazteko.

Facebooken bozketa

Interneten bozkatu duten pertsona guztien artean zozketa egin da eta saritua Beatriz Martín Oxinalde, bidezko komertzioan gastatzeko 50€-ko saria jasoko du. Saria emateko Beatrizekin topatzeko zailtasunak izanez gero ordezkoekin jarriko gara harremanetan, lehiaketako oinarrietan jartzen zuen bezala.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .