Lan prekarietatea Ahotik At

Ahotik At laugarren alea: Gazteak eta lan prekarietatea

Gazteak garenon artean eta orain dela gutxi helduak izaten hasi direnen artean asko krisi industrial luze batean hazi gara eta horretan hezi gaituzte. Egunetik egunera urtetan zehar langabezi tasaren datu beldurgarriak eta gaiari buruzko estatistikak bizi izan ditugu. Gaur egun, hedabideetatik, alderdi politikoetatik eta enpresarien taldeetatik, garai hori igarota dagoela adierazten digute; Euskadin urtero enplegua sortzen da, askok langabezi teknikoari buruz hitz egiten dute eta ondorengo urteetan langile berriak etortzeko beharrari buruz. Baliteke egia izatea, begirada azkar bat botata, ohartuko gara langabetuek ez dituztela jada gure herrietako plazak betetzen eta gazteek lana topatzen dutela. Horixe landu dugu Ahotik At laugarren zenbakian.

Baina gazteria eta langile guztiak gaur egun arazo berri batek kezkatzen gaitu: lan prekarietatea. Gaitz  honen  sintomak oso ezagunak dira: ordu batzuetarako lanak, iraupen txikiko kontratuak, ordutegi jasanezinak, segurtasun neurrien gabezia, miseria gorriko soldatak (mileurismoa kasurik onenetan)…

Prekarietatearen kontzeptua ez zaigu arrotz egiten, lantokietako heriotzek segundo batzuk baino ez dituzte betetzen albisteetan eta sindikatuek salaketa gisa kontzentrazioren bat edo beste egiten dute. Hala ere prekarietatea urrunago do oraindik, gure bizitzako arlo guztietan agertzen zaigu. Albisteak ikusi eta pairatzeaz neke eginda gaude, hala nola gazte batek etxebizitza bat eskuratzeko %150 gehiago irabazi behar izatea. Era berean Euriborraren abenturei beldurrez erreparatzen diegu. Ordutegi oso txarrak jasateaz nazkatuta gaude, beti ere, gure bikotekide edo lagunekin bateragarriak ez direnak. Hori dela eta gure bizitza sarriago  indibidualismoari begira bideratzen dugu. Sistema berri honek  eskaintzen digun askatasunaz gozatzeko esaten digute, azken finean “egizu nahi duzuna inor kontuan hartu gabe”.

Ahotik At bildumaren laugarren zenbakia: lan prekarietateaEta, horretaz gain, aurrez publikatu ditugun Ahotik At aleak ere irakur ditzakezu:

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .