Gazteak eta kulturartekotasuna Ahotik At 3 - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Ahotik At hirugarren zenbakia: gazteak eta kulturartekotasuna

Erregularizazio prozesuak, paterak, lan-arloko arazoak, dira behin eta berriz politikari handikiek, inmigrazioaren alorrean, elkarri leporatzen dizkieten  arazoak. Berri hauek direla  eta  kosta egiten zaigu askotan, inmigrazio alorrean, oinarrian pertsonak daudela jabetzeaz. Prentsak langileak, legalak edo ilegalak, erbesteratuak, gure  gizarteko koittauak bezala  edota  are  eta gauza okerragoak izango balira bezala aurkezten dizkigute. Gutxitan ordea, euren  errealitatetik, euren kulturatik edota elkarbizitzatik sortzen ari garen gizarte berri honetatik. Horixe landu nahi izan dugu Ahotik At hirugarren zenbakian: gazteak eta kulturartekotasuna.

Agian, baliteke, gero eta homogenizatzaileagoa den gizarte sistema honi, kultura aniztasuna, dibertsitatea, bizitza bizi eta ulertzeko era desberdinak egon badaudela azaleraztea komeni ez  izatea; desberdinak bai, baina ez horregatik okerragoak.

Baina halaxe da, gure ikasgeletan,  autobusean, trenean, kalean, beste herrialdeetatik  etorritako, edota  hemen jaio arren,  erreferentzia  kultural ezberdina  duten gazte askorekin  egiten dugu topo. Nahiz eta beste erkidego (Madril, Andaluzia) edota herrialdek (Frantzia) bizi duten errealitateaz urrun egon, Euskadin ere, gizarte multikultural batean bizi gara.

Gazteak eta kulturartekotasuna: Ahotik At 3

Eta, horretaz gain, aurrez kaleratu ditugun aleak ere ikus ditzakezu:

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .