Etxebizitza Ahotik At

Ahotik At bigarren zenbakia

Todos los españoles tienen derecho a disfrutar de una vivienda digna y adecuada”. Hauxe dio Espainiar  Konstituzioak  bere  47.  artikuluan. Botere publikoek omen daukate eskubide hau aurrera eramateko betebeharra eta hala jasota dago gaiari buruzko legedian ere. Gaiaz asko ez dakizula? Ahotik At bigarren zenbakia da soluzioa!

Baina 1978tik hona gauzak asko aldatu dira. Garai  hartan  emantzipaziorako  beste  tresna bat besterik ez zena, gaur gazteon lehen kezka bihurtu  da,  eta  dena,  lortu  ezin  dezakegun luxuzko  baliabidea  bihurtu  delako.  Urteak izan dira eztanda egitear dagoen burbuila bat puzten,  eta  egun  guztiz  ezinezkoa  da  lanean hasi  berria  den  gazte  batek,  bere  kabuz  etxe bat  erosi  edo  alokatzea.  Honen  aurrean, Euskadiko  Gazteriaren  Kontseilutik  hainbat galdera  jartzen  ditugu  mahai  gainean:  Nork du  egoera  honen  ardura?  Nork  jarri  behar ditu  baliabideak?  Eta…  erostea  al  da  aukera bakarra?

Dagoeneko  bigarren  alea  duen  “Ahotik  At” honetan,  galdera  hauei,  eta  beste  askori  ere erantzunak  bilatzen  saiatuko  gara,  horren konplexua  dirudien  alor  batean  erantzun alternatiboak ere egon daitezkeela erakutsiz.

Ahotik At bildumaren bigarren alea: Etxebizitza

Eta aurrez publikatutako lehen alea hemen duzu!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .