Zurrumurruen Aurkako II Gazteen Topaketa - Getxo 2017

Zurrumurruen Aurkako II Gazteen Topaketa – Getxo 2017

Data: 2017-06-22 | 2017-07-04
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Espainiako Estatuko 7 hiri ezberdinetako, 14-17 urte bitarteko, 60 gazte elkartuko dira Getxon.

Donostiako Udalak, Gazteria eta Kultur Aniztasun sailek hain zuzen ere, SOS Arrazakeria Gipuzkoarekin elkarlanean, ekimen honekin bat egitea erabaki dute.

Eta Donostiatik zehazki zortzi gaztek bidaiatu ahal izango dute. Topaketan, Bartzelonako, Bilboko, Cartagenako, Getxoko, Sabadelleko eta Tenerifeko gazteekin elkartuko dira. Topaketa baino lehen Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inguruko formazioa jasoko dute.

II Topaketa honen helburuak honakoak dira:

– Jatorrizko udalerrietan zurrumurruen aurka ariko diren gazteen sare parte hartzaile eta aktibo bat sortzea.

– Topaketarako eta esperientziak trukatzeko espazioak sustatzea, etorkinen aurkako zurrumurruak errotik desagerrarazteko.

– Zurrumurruen Aurkako Estrategia ikusgarriago egitea, bai gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo ere.

Gazteek prestakuntza tailerretan, zurrumurruen aurkako proposamenen ekoizpena sustatzeko ikerketa sortzailerako espazioetan eta zurrumurruen aurkako proiektu posible eta zehatzetan laguntzeko foroetan parte hartuko dute. Bisitak egingo dituzte eta aisialdirako eta kohesiorako espazioak ere egongo dira.

Behin Topaketa bukatuta, gazteek proiektuak aurkeztuko dizkiete udal bakoitzeko arduradunei.

Nabarmendu, ekimena erabat doakoa izango dela parte hartzaileentzat.

IZEN-EMATEAK

1.- Internet bitartez: HEMEN

2.- Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoan (Mari kalea, 1-1., Goikoa Jauregian)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00.

Ezarritako epeak honakoak dira:

Izena emateko epea: 2017ko ekainaren 22tik uztailaren 4ra.

Zozketa eguna: 2017ko uztailaren 5ean.

Informazio osagarri guztia (zozketaren emaitzak, programazioa, e.a.) eskuratzeko bideak: www.donostia.eus/Elkartrukeak webgunea eta Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoaren 943 481909 telefonoa (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00).

Beraz, ekainaren 22an irekiko da esperientzia honetan izena emateko epea.

Elkartrukean parte hartzeko oinarriak: HEMEN

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .