Gasteizko Udalak “Zure esku ere badago” serieko komiki digital berriak argitaratzen ditu

Gasteizko Udalak “Zure esku ere badago” serieko komiki digital berriak argitaratzen ditu

Data: 2018-10-26 | 2018-11-30
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Kanpaina honekin gazteen arteko sexualitate osasuntsu, begirunetsu eta berdintasunezko bizipena bultzatzen da.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Berdintasun Zerbitzuarekiko lankidetzan, “Zure esku ere badago – También está en tu mano” serieko 3 komiki digital berri argitaratu ditu. Ekimen hau saiatzen da sexualitate osasuntsu, begirunetsu eta berdintasunezko bizipena hiriko gazteen artean sustatzen.

Komiki berriak, euskaraz eta gaztelaniaz zabalduta, “Zure esku ere badago – También está en tu mano” bildumaren 11., 12. eta 13. aleak dira eta www.vitoria-gasteiz.org/zureesku helbide elektronikoan eskuragai daude. Gazteria Zerbitzuak 2015 urtetik sexualitatearekin erlazionatutako gai desberdinetako proposamen hau lantzen du.

Hiru ale berri hauek hurrengo gaiei ekin dizkiote: mugikorraren erabileraren kudeaketa bikote-harremanetan, adostasunaren bilaketa elkartze erotikoetan eta sexu- eta genero-aniztasuna.

Zure esku ere badago kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu. Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu ikasgelan edo aisialdian gazteekin lantzeko.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.