Zirkua laborategia Kontadoresen (16-25 urtekoentzat)

Zirkua laborategia Kontadoresen (16-25 urtekoentzat)

Data: 2019-05-10 | 2019-06-14
Lekua: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13). Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 18:30 | 20:30

Kontadoresen (Donostia) Zirkua laborategia antolatu dute 16-25 urteko gazteentzat. Zirkuan hasiberriei eskainitako laborategia da, grina pizteko aproposa. Sei egunez, sormena, jolasa eta elkarlana uztartuko ditugu zirku diziplina desberdinen bitartez: akrobaziak, esku-jokoak (pilotak, mazoak, zapiak, kariokak…), oreka (slacklinea, monozikloa, oreka-zilindroa,…) etab.

  • Dinamizazioa: Xomorro Taldea
  • Datak: maiatzak 10, 17, 24 eta 31 eta ekainak 7 eta 14 (ostiralak)
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Eguna: ostirala
  • Plaza kopurua: 10 pertsona
  • Prezioa: 18 €

Hemen dituzu Zirkua laborategian parte hartzeko irizpideak. Eta interesa baduzu, sartu eta eman izena hemen!

Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzarik baldin baduzu idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora edo 943483476 deitu telefonora. Eta antolatutako gainerako laborategien informazioa hemen daukazu. Anima zaitez!

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.