Zine zikloa: “Emakumeak: erresistentzia eta errebeldia. Irak, Palestina”

Data: 2010-06-11 | 2010-06-11
Lekua: Bilbo
Ordua: 19:30 | 19:30

Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek, berriro ere, zinemaldi hau antolatzera bultzatu du Gite-Ipes (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea). Oso gutxi dira hona iristen diren zonalde honen inguruko filmak. Izan ere, Ekialde Hurbilaren gaineko zinemaldi honen bidez, hango zine ekoizpenaren eta batez ere hango egoeraren gaineko zertzelada batzuk besterik ez dugu eman nahi. Emakumeak: erresistentzia eta errebeldia izenburu pean, beraien herriek jasaniko okupazioen aurka eta subiranotasunaren aldeko borrokan emakumeen funtsezko papera sakonago ezagutzeko aukera luzatuko digute filmek. Herri hauen egoerari buruzko hausnarketarako baliagarri izango direlakoan.

Ekainaren 11n (ostirala), 19.30etan Bilboko LA BOLSA auzo-etxean.

“Women in struggel”. Buthina Canaan Khoury, 2004.

Buthina Canaan Khoury palestinar zinegileak zuzendutako Women in Struggle dokumentalak, Israelen okupazioaren kontrako erresistentzian, borroka armatuan, parte hartu zuten emakume talde baten eskarmentua adierazten du. Lau emakumeren bizi paraleloak dira. Lau emakumeek lehenengo pertsonan jasandako tortura eta gehiegikeria eta kartzelako urteak kontatzen dizkigute eurengan utzitako arrasto eta gogoeten bidez. Emakumeek bereiziki pairatutako okupazioaren krudeltasuna agerian uzten du, zeren Palestinako herriaren borrokatzeko grina deuseztatzeko, emakumeak estrategikoki erabiltzen baitituzte. Aitzitik, Palestinako herriak erresistentzian eta euren libertatearen alde borrokan dihardu.

Kartela

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .