Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna ikastaroa

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Data: 2018-01-30 | 2018-01-30
Lekua: Urtxintxa Eskola (Zabalbide Kalea, 26, 48006 Bilbo, Bizkaia) | Bizkaia
Ordua: 16:00 | 20:00

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondorio globalak dituzte, aisialdi taldeetan egiten ditugunak ere. Orduan, zer egin dezakegu gure kanpalekuak eta ekintzak jasangarriak izateko? Eta, erosten ditugun elikagaiek eta baliabideek langileen eskubideak bermatzeko? Formazio honetan, Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna ikastaroan, hau guztia argitzen saiatuko gara.

Helburuak

– Kontsumo Arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea:
– Globalizazioa, kontsumo arduratsua eta aisialdiaren arteko harremanak antzematea.
– Elikadura-subiranotasunaren hurbilketa teoriko-pratikoa.
– Kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunean oinarritutako alternatibak eraikitzea.

Edukiak

– Globalizazioa eta interdependentzia globala.
– Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura subiranotasuna aisialdian
– Jasangarritasuna gure praktiketan
– Alternatiba praktikoak: Baliabideak eta materialak.

Antolatzaileak: Jolas eta Ekin eta Urtxintxa Eskola Bizkaia

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.