XL TOWN antzerkia, kontsumismoaren parodia

Data: 2011-03-18 | 2011-03-18
Lekua: Donostia (Egiako Kultur Etxea)
Ordua: 20:00 | 20:00

Arropa Garbia Kanpaina – SETEMek eta PIKOR Teatrok aurkezturik, erosten, janzten eta kontsumitzen dugun arroparen atzealdean zer dagoen erakusten digun antzezlana

XL TOWN kontsumismoari buruzko parodia bat da; baita ehungintza industriaren eta moda sektorearen inguruko errealitate dosi bat.

“Izan gaitezen serioak, anaiok; ez gara ematen dugun itxura, ez eta gure eskuek ezkutatzen dutena ere; izan gaitezen serioak, tira, erosten duguna gara”. Baieztapen zirraragarri hau “XL TOWN” antzezlaneko pertsonaia batek egina da. Izan ere, helburuotako bat ikuslearen kontzientzia esnaraztea da arropa marka handiek ezkutatzen dutenari buruz eta jantziak zein baldintzatan egiten direnari buruz; horrela, gure kontsumo ohiturekiko erantzukizun handiagoa har dezagun.

Antzezlan dibertigarri eta esanguratsua dugu hau, mendebaldeko hiritarron kontsumo ohitura konpultsibo eta irreflexiboak eta moda eta kirol marka handien praktika depredatzaileak agerian uzten dituena. Gai berbera ikuspegi desberdinetatik heltzen duten lau historio dira. Modu horretan, ikusleak lau errealitate desberdin ezagutuko ditu, hala nola markako kirol oinetakoak egiten dituen lantegi batean lanean diharduen pertsonarena, euren enpresen produkzio deslokalizatua zuzentzen duten ejekutiboak zein modutako formazioa jasotzen duten, kontsumitzaileen eraso dibertigarrienak, eta azkenik, publizitate kanpaina baten zentzugabekeria.

DATAK:

Donostia: Martxoak 18 eta 19, arratsaldeko 8etan. Egiako Kultur Etxean. (Bi egunetan euskeraz)

Eibar: martxoak 30, Bi saio. Orduak zehaztu gabe. Coliseo Antzokian (Biak euskeraz)

Beasain: maiatzak 13, Bi saio. Orduak zehaztu gabe. Usurbe Udal Antzokian. (Biak euskeraz)

Bergara: maiatzak 20, gaueko 10etan. ZABALOTEGI ARETOA. Zabalotegi, z/g (euskeraz)

Zumarraga: azaroak 4, saio bat. Ordua eta tokia zehaztu gabe (euskeraz)

 

Kartela


 

 

 

 

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .