WALIKALE WEBQUEST erronka azaroaren 17an! - Alboan

WALIKALE WEBQUEST erronka azaroaren 17an!

Data: 2018-11-17 | 2018-11-17
Lekua: Donostiako Deustoko Unibertsitateko Kanpusa, Errandonea Eraikineko 30. ikasgelaren sarreran. | Gipuzkoa
Ordua: 11:00 | 13:00

Datorren azaroak 17an, 11.00etatik 13.30etara ALBOAN GKEak Deustuko Unibertsitateko Donostiako Kanpusean WALIKALE WEBQUEST erronka aurrera eramango du. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzuk ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-aketa mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.

Zure taldearekin izen emateko hemen sakatu

“Zure mugikorrak ezkutatzen duena asma ezazu!” lelopean, jokuaren helburua ALBOANen “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainia ezagutaraztea da, Kongoko Errepublika Demokratikoan ematen diren Giza Eskubideen urraketak salatuz, guzti hori gure gailu teknologikoen kontsumoarekin lotuz (sakeleko telefonoak, tabletak, ordenagailuak…).

Zure taldearekin dohainik inskriba zaitez erronkan eta lehia ezazu beste talde batzurekin. Gainera, beste errealitate batzu ezagutzeko aukera izango duzu!

  • 800€tan baloratutako sariak egongo dira hiru talde irabazleen artean banatzeko.
  • Talde bakoitzean 4-6 pertsona hartu dezakete parte.
  • Berehala inskribatu zaitez! Plaza mugatuak daude!!
  • Zure taldearen inskripzioa hemen egin dezakezu

Betekizunak

  • Nori zuzendua?: 14-25 urte bitarteko gazteen taldeak.
  • Baldintza: Talde bakoitzean ANDROID teknologiadun gailu elektroniko bat egon beharko da, datu-konexioa izan behar duena.
  • Prezioa: Dohainik!
  • Ordua: 11,00-13,30
  • Data: Azaroaren 17a
  • Lekua: Donostiako Deustoko Unibertsitateko Kanpusa, Errandonea Eraikineko 30. ikasgelaren sarreran.
  • Google Mapsera linka: Mundaiz Kalea 50, 20012 Donostia

Walikale Oinarriak

Informazio gehiago: l.narvarte@alboan.org  /  943 275 173 telefonoa
Walikale Webquest erronkak Donostiako Udala, Deusto Tech, Deusto Campus Donostia eta Kutxa Fundazioaren laguntza du.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.