Udako euskal unibertsitateko ikastaroa: Hezkidetza: XXI. mendeko erronka.

Data: 2010-07-19 | 2010-07-19
Lekua: Iruñea
Ordua: 09:00 | 09:00

* Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 19a
* Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 20a
* Tokia: Iruñea – Hizkuntza Eskola Ofiziala
* Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/iruneko-hizkuntza-eskola-ofizi/
* Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
* Izaera: Presentziala
* Ordu kopurua: 16 ordu
* Matrikula-prezioak: Orokorra: 81,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 69,00 €. Bazkideak: 61,00 €
* Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
* Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a


Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman eta denborak erakutsi digu parekotasunezko harremanak lantzea beharrezkoa da, haurreskolatik hasi, eskolan, aisialdian zein etxean bertan.
Irakaslea

* Clara Perez Wolfram

Emakumeen eta gizonen berdintasun masterra (EHU, Emakunde)

Helburuak

* Sexismoaren eragina haurren nortasun-eraikuntzan aztertzea.
* Generoaren trasmisio mekanismoak aztertzea: keinu txikien eragina.
* Nesken eta mutilen parekidetasuna sustatzeko baliabide personalak eta praktikoak garatzea.

Edukiak

1. Sexismoaren trasmisioa:

* Neska izatea, mutila izatea, egungo jendartean.
* Sexismoaren mugak eta gaitasunen banaketa.

2.Neskek eta mutilek jasotzen dituzten mezuak:

* Ahotsa, gorputza eta kontaktua
* Komunikazio eredu femeninoa / maskulinoa
* Balorazio estetikoa eta ekintzen balorazioa
* Gustuen sorrera: gaitasunen genero banaketa
* Jolasen balorazioa

3. Ipuinen azterketa: heroiak, animaliak eta lotura afektiboak.
Metodologia

Tailerra. Ikastaro praktikoa.

Ikastaroko partaideei galderak egingo dizkiegu eta talde ariketa zehatzen bidez, denon artean, atal teorikoa osatu eta jarreren eta jardueren azterketa egingo da. Horretarako hainbat metodologia erabiliko dira: argazkien proiekzioak, laburmetraiak, marrazkiak, ipuinak, gorputz-adierazpena…
Nori zuzendua

Bereziki haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, irakasle eta gurasoei. Baina gaiarekin interesa daukan edonork har dezake parte.
Matrikulaziorako argibideak

* Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

* Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26 begin_of_the_skype_highlighting 943 82 14 26 end_of_the_skype_highlighting, i.iciar@ueu.org (Irati)

Info+: www.ueu.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .