Udako euskal unibertsitateko ikastaroa: Genero-politika egokiak: gogoetatik praktiketara.

Data: 2010-07-19 | 2010-07-19
Lekua: Iruñea
Ordua: 09:00 | 09:00

* Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 19a
* Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 20a
* Tokia: Iruñea – Hizkuntza Eskola Ofiziala
* Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/iruneko-hizkuntza-eskola-ofizi/
* Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00
* Izaera: Presentziala
* Ordu kopurua: 10 ordu
* Matrikula-prezioak: Orokorra: 81,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 69,00 €. Bazkideak: 61,00 €
* Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
* Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a
Generoaz lar hitz egiten da azken aldian, badirudi toki zein maila guztietara heltzen ari dela. Baina hala ote da?

Ikastaro honek genero-politikak aztertu nahi ditu, generoaren inguruko gogoetek praktikan hartzen duten forma aztertu nahi du, alegia. Genero-politikek zelakoak izan beharko luketen, eta zein eratara eratu daitezkeen aztertuko dugu 10 orduetan zehar.
Irakaslea

* Naiara Arri Garcia

Helburuak
* Genero-politika batek duen esanahia ezagutzea.
* Generoaren inguruan eratu diren teoriek praktikan zer nolako itxura hartzen duten aztertzea.
* Erakunde bat generoaren ikuspegitik zelan azter dezakegun ikustea, ondoren eginbeharrekoak ezagutu ahal izateko.

Edukiak
* Generoaren inguruko teorizazioa; lar sakontzerik egongo ez den arren, zeren inguruan ari garen argi utzi beharko dugu lehenik eta behin.
* Genero-politikez: zergatik genero-politikak? Noiztik? Nolakoak dira? Nolakoak izan behar lukete?
* Gure “erakundearentzat” genero-politika bat egin nahiko bagenu, zer hartu beharko genuke kontuan? Topa genitzakeen oztopoak, errealitateari generoaren ikuspegitik zelan begiratu, lorturiko informazioa zelan kudeatu…

Metodologia
Oinarri teorikoak egongo badira ere, asmoa zenbait dinamikaren bidez parte-hartzaileek eurek ikastaroaren ikasgaia eratzen joatea da.
Nori zuzendua

Interesa duen orori, baina bereziki generoaren ikuspegia erakundeetara helarazi nahi dutenei.
Egitaraua

Matrikulaziorako argibideak

Info+: www.ueu.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .