TRUKEME Bake Heziketarako Ekimen eta Jolas Kooperatiboen zentroa kolaboratzaile bila dabil

Data: 2011-08-15 | 2011-08-15
Lekua:
Ordua: 00:00 | 00:00

TRUKEME KOLABORATZAILE BILA DABIL!

Zeu ere, Jolas Kooperatiboen inguruan interesaturik bazaude, zure moduko jendearen bila gabiltza Trukeme egiten dugunok.


Zer da Trukeme?
Jolas Kooperatiboen Zentroa da; 2006a ez geroztik, gatazken ebazpena eta bideratzeaz lanean dihardugu intuizioaz baliatuz eta arrazoiak lagundurik.

Nola?
Ikuspuntu sozio-afektiboa jarraitzen dugu; sormenari, adierazpenari, eta guztiz gainetik, jolasari garrantzia handia ematen diogu.

 Zein helburu ditu?
– Jolas kooperatiboen erabilpenaren inguruko formazioa eskaintzea.
– Bake-kultura eta elkarbizitzan oinarrituriko baloreak garatzeko baliabideak eskaintzea.
– Jolasa tresna eta baliabide modura aurkeztu eta bultzatzea: xedeak
elkarrekin finkatu eta aurrera eramateko, gatazkak baikorrean erregulatzeko …
– Jolasa eta bere balore pedagogikoaren inguruan, topaketa, hausnarketa eta lanerako gunea sortzea.
– Jolas kooperatiboaren munduan barneratu nahi duten gizarte eragileen arteko sareak sortzea.

Zer nahi dugu?

Jolasaren inguruan jarrera-pentsamendu amankomuna garatuko duen denbora-tartea eta txokoa sortu nahi dugu Trukemetik. Horretarako …
– Jolas kooperatiboen inguruan ikastaroak eta tailerrak burutzeko kolaboratzaile talde bat prestatu nahi dugu.
– Jarduerak, materialak, proposamenak… elkartrukatzeko komunikazio sare bat osatu, ahalik eta gehien hedatu dadin.
– Lan-esparru honetan, edota interes antzekoak dituzten beste sareegiturekin harremanak areagotu nahi dugu, elkar-lana eta baliabideen elkartrukatzea sustatu asmoz.

Zer bilatzen dugu?
– Formazio saioak burutzeko kolaboratzaileak.
– Jolas kooperatiboen inguruko tailerretan suspertzaile moduan aritzeko dinamizatzaileak.

Zer eskatzen dugu?
Ezaugarri hauek dituzten pertsonak …
– Formazio eta tailer-saioak burutu, eta tailer eta ludoteka ezberdinak suspertzeko gaitasuna eta esperientzia dutenak.
– Jolas kooperatiboei buruzko 12 orduko formazio-saio batetara joateko prestutasuna izatea.
– Ikuspegi hauekiko aldeko jarrera eta interesa:
– Jolastu ahala ikasi eta esperimentatzea
– Esperientzia eta ezagutzak elkartrukatzea
– Jolas kooperatiboei buruzko ikastaro eta tailerrak irakasteko prestutasuna.
– Ahal den neurrian, euskara menperatzen duena.

Zer eskaintzen dugu?
– Jolas kooperatiboei buruzko gaitasuna eta formazioa.
– Jolasaren inguruko sare bat osatzea.
– Arrazonamendua baino haratago doazen gaitze prozesuak gauzatzea: emozioaz, gorputzaz, ikusmenaz … e.a. baliatuz.
– Jolasak, hezkuntzarako tresna gisa eskaintzen dituen aukera ezberdinak esperimentatzea.

Informazioa:

Nahiz eta abentura irailean hasiko den, parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko hemendik aurrera:
Email-a: trukeme@bakeola.org
Web-a: www.trukeme.org
Telefonoa: 94 400 80 60 (Marta Ortega, Trukeme-ko Arduraduna)

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .