Solasaldia: Genero arrazoiengatiko jazarpenetik bizirik atera diren Saharaz Hegoaldeko emakumeak - CEAR Euskadi

Solasaldia: Genero arrazoiengatiko jazarpenetik bizirik atera diren Saharaz Hegoaldeko emakumeak

Data: 2018-11-20 | 2018-11-27
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 18:30 | 20:30

Saharaz hegoaldeko emakume errefuxiatu ugari iritsi dira gure auzo eta herrietara, indarkeria matxistatik ihes: emakumeen genitalen mutilazioa, ezkontza behartuak, indarkeria lesbofoboa, eraso fisikoak eta sexu-erasoak, emakumeen salerosketa… Zer ondorio ditu muga-politikak haien bizitzetan? Zer tresna dituzte indarkeriari aurre egiteko? Horiek landuko dira “Genero arrazoiengatiko jazarpenetik bizirik atera diren Saharaz Hegoaldeko emakumeak” solasaldian.

Getxo eta Basauriko Jabekuntza Eskolekin elkarlanean, CEAR-Euskadin solasaldiak antolatu ditugu bizirik atera diren Saharaz hegoaldeko emakumeekin. Azalduko digute zergatik ihes egin zuten, eta zer topatu duten bidean nahiz Euskadin.

Gainera, Basaurin, elkarrizketa horiek sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketari eta asilo-eskubideari buruzko ikastaro baten parte dira.

Solasaldirako datak

  • Azaroak 20: Marienean, Basaurin, 18.30etatik 20.30etara.
  • Azaroak 27: Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskolan, 18:30etatik 20:30etara.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.