Sentitzeko, gozatzeko, errespetatzeko hezi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Sentitzeko, gozatzeko, errespetatzeko hezi

Data: 2017-11-30 | 2017-12-01
Lekua: San Frantzizkoko Udaltegia Mariaren Bihotza plaza, z/g (Bilbo) | Bizkaia
Ordua: 09:00 | 11:00

Afektibitate eta sexualitateari buruzko gaur egungo nerabeen belaunaldiaren jokabideak aztertuz gero, aurreko belaunaldiekin alderatuta hobekuntza nabarmenak antzeman daitezke, baina, halaber, jadanik gaindituta behar luketen jarrera eta baloreak mantentzen dira. Baina neska-mutilak, neurri handi batean, bizi diren gizarte eta kultura ingurunearen isla dira, eta zoritxarrez, gizartearen aldaketak sarritan kosmetikoak izaten dira sakonak bainoago. Eman izena  Sentitzeko, gozatzeko, errespetatzeko hezi ikastaroan!

Horrela, afektu eta sexualitateari buruz 14-16 urte bitarteko nerabeekin lan egiteko moduaz hausnarketak eta irizpideak partekatzeko tailerra antolatu dugu, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Tailer honetan ez da fisiologiaz gehiegi hitz egingo; batez ere, jarrera, balore eta trebetasunez mintzatuko gara.

Nori zuzentzen zaio?

Nerabeekin lan egiten duten hezkuntza-zentro, erakunde publiko eta gizarte erakundeei. Gehienez 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta horiei “Zintzo-Mintzo. Sextimenduak lantzeko proposamena” hezkuntza-paketea banatuko zaie aukeratzen duten hizkuntzan (euskaraz edo gaztelaniaz).

Zeintzuk dira gure helburuak?

  1. Nerabeen hezkuntza afektibo eta sexualari buruzko oinarrizko irizpideak partekatu.
  2. Aurrerakuntza handiak egin arren, gure gizartean egun diharduten estereotipo eta rolez eztabaidatu.
  3. Nerabeekiko lan dinamikak praktikan jarri.
  4. Hezkuntza-prozesuak dinamizatzeko tresna praktikoak erabili.

Zeintzuk dira tailerraren oinarrizko edukiak?

Honako eduki hauek landuko ditugu bi saiotan zehar:

  1. Nerabezaroa, sentimenduak eta sexualitatea.
  2. Hezkuntza afektibo eta sexuala, honako eduki hauek abiapuntu hartuta:
    • Gorputz identitatea.
    • Maitemintzea eta haustura.
    • Harreman toxikoak.
    • Estereotipoak eta aurreiritziak.
    • Sexu segurua.
    • Homofobia.
    • Etab.
  3. Aurreiritzi, estereotipo eta gizarte rol diskriminatzaileen inguruko pentsamendu kritikoa sustatzera bideratutako lan dinamikak nerabeekin.
  4. Baliabide praktikoen erabilera:
    • “Zintzo-Mintzo… sextimenduak lantzeko proposamena”.

Zein metodologia erabiliko dugu?

Zenbait dinamiken erabileran oinarritutako metodologia parte-hartzailea izango da, eta dinamika horien bidez hezkuntzari lotutako edukiak eta zentzuak eraikiko ditugu, tailerrean parte hartzen duten pertsonen esperientzia abiapuntutzat hartuta.

Nork emango du tailerra?

Juan Carlos Melerok, Psikologian lizentziatua, gizarte eta hezkuntza proiektuen kudeatzailea eta bizitzarako trebetasunen hezitzailea.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .