Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz

Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz

Data: 2018-09-13 | 2018-09-19
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 11:46 | 11:46

Ikastaroaren helburu orokorra da gazteek sare sozialetan duten jarduteko modua ezagutzea eta gazteengan duten eraginari buruz sakontzea. Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz’ ikastaroa. Naiara Pérez de Villarrealek prestatu eta emango du ikastaroa; Aholkularia eta Trebatzailea, Komunikazio eta marketing arduraduna Digitalden.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Sare sozialek gazteei noraino eragiten dieten baloratzea.
  • Gazteekin lan egiten duten pertsonei sare sozialen fenomenoari buruzko eta sare sozialek gazteengan duten eraginari buruzko osagai teorikoak eskaintzea.
  • Eskaini ahal dizkieten aukera nagusiak ezagutzea.
  • Erabilera txarrak edo abusuzkoak ekar ditzakeen balizko arriskuak ezagutzea eta erabilera arduratsuaren alde orientatzea.

Ikastaroaren bi edizio egingo ditugu:

  • Lehenengo edizioa Donostian

Noiz: 2018ko irailaren 13an, 20an eta 27an

Non: Donostian, CRAJ. Anoeta, 28

Hizkuntza: euskaraz

Izena emateko FORMULARIOA 2018ko ekainaren 11tik 22ra. Lekurik geratzen bada berriro zabalduko dugu izena emateko epea irailaren 3tik 10era arte  

  • Bigarren edizioa Bilbon

Noiz: 2018ko irailaren 19an, 26an eta urriaren 3an

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Hizkuntza: euskaraz

Izena emateko FORMULARIOA 2018ko ekainaren 11tik 22ra. Lekurik geratzen bada berriro zabalduko dugu izena emateko epea irailaren 3tik 10era arte   

  • Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko ekainaren 11an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: ekainaren 11tik 22ra
  • Ikasle kopurua:25
  • kasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.