SAHARAR HERRIRA HURBILPEN BAT

Data: 2010-05-22 | 2010-05-22
Lekua: Bilbo
Ordua: 10:00 | 10:00

Zer dakizu saharar gazteei buruz?
Inoiz galdetu al diozu zure buruari zertan lan egiten duten, nola erabiltzen duten bere aisialdia, nolakoa den bere hezkuntza-sistema edo zein baliabide dituzten (eta zeintzuk ez)?
Marokoren okupazio ilegalaren menpe nola bizi eta bizirauten duten jakin nahi baduzu… HAUXE DA ZURE AUKERA. Yal-lah Gazte Ekimenak (alegia, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak errefuxiatuen kanpamenduetara antolatutako bidai baten ondorioz sortutako plataformak) saharar errealitatera hurbiltzera gonbidatzen zaitu:

-Noiz: maiatzaren 22an, larunbata, 10.00etatik 12.00etara.
-Non: Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean (Pilota kalea, 5).
-Zer: formakuntza saio bat izango da eta, aldi berean, ateak irekiko dizkizue ekainaren lehenengo asteburuan (5-6) Bizkaian ospatuko den Saharar Herriaren aldeko laugarren gazte topaketetan parte hartu nahi duzuenoi.
info+eta izen-emateak: 637 525 163 (Alfre) telefonora deitu dezakezu, edo honako helbideetako batera idatzi: yal.lah.araba@gmail.com, yal.lah.bizkaia@gmail.com edo yal.lah.gipuzkoa@gmail.com

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .