Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

RAP-aren balioak ekitaldirako deialdia

Data: 2017-10-25 | 2017-10-25
Lekua: Autonomia kalea, 44 (Bilbo) | Bizkaia
Ordua: 18:00 | 19:30

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bakeolaren eskutik “Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan” ekitaldia burutuko du. Saioa urriaren 25ean arratsaldeko 18:00etan EGK-ko Bilboko egoitzan izango da, Autonomia kalea, 44 behean. Kokatzeko mapa behar baduzu esteka honetan sar zaitezke

Oraingo honetan bi gonbidatu berezi izango ditugu: AGROARTEko kide den eta Medellineko (Kolonbia) 13. komunan bizi den mutil gazte rapero bat eta Euskadiko neska gazte rapera bat. Ekitaldiaren helburua bi artista hauen esperientzia trukeaz baliatuz, indarkeriarekin eta bizikidetzarekin izan ditugun esperientzia pertsonalen inguruan lanketa bat egitea da.

Musika gustoko baduzu eta bake eta bizikidetzarekin lotutako gaien inguruan gogoeta egitea nahi baduzu, animatu eta pasa zaitez hurrengo asteazkenean EGKtik! FORMULARIO hau betez izena eman dezakezu.

Gogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .