Ozen film laburrerako kasting-a - UPV/EHUko LGTB Liga

Ozen film laburrerako kasting-a

Data: 2017-03-25 | 2017-04-01
Lekua: Auzofactoryn, Bilbon | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

UPV/EHUko LGTB Liga gara eta Ozen deituriko film labur baten sorkuntzan gaude sarturik momentu honetan. Filma LGTB kolektibo barnean dauden pertsona desberdinen adierazpenetan egongo da oinarriturik. Hau dela eta, haien esperientzia partekatu nahi duten boluntarioak bilatzen ditugu, lehenengo eta bigarren mailako hezkuntzaren zehar orientazio sexualaren ezagutza eta onarpenaren prozesuari buruz, edota gehitu nahi diren aportazioetan. Aukeratutako pertsonak konbokatuak izango dira haien adierazpena eman dezaten, hau grabatua izango da “Ozen” filman parte hartzeko xedearekin.

Filma amaitu ondoren, Euskadiko zentro desberdinetan heziketarako material bezala erabiliko da. Zeregin hau Bizigayk burutuko du, asoziazioarekin proiektu honetan elkar lantzen dugu eta.

Grabaketak Martxoak 25an edota Apirilak 1an burutuko ditugu, biak larunbatak izanda, Auzofactoryn, Bilbon. Martxoak 25an etor daitekeen pertsonak bilatzen ditugu batez ere, baina ez ditugu data horretan ahal ez dutenak alde batera utziko.

Informazio guztia hemen

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .