“Non gaude emakume gazteak?” topaketan izen-ematea

Data: 2011-03-08 | 2011-03-08
Lekua: Donostia
Ordua: 00:00 | 00:00

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Donostiako Emakumeen Etxea elkarlanean emakume gazteentzako foro baten prestakuntzan murgildu berri gara.

Honen helburu nagusia, emakume gazteak erakartzea izango delarik, Non gaude emakume gazteak? lelopean. Eskakizuna Emakumeen Etxetik iritsi zaigu, emakume gazteen presentzia eduki nahi dutelako eta bereziki hauen nahi, desio, irrika, oztopo… entzun eta ezagutu nahi dituztelako euren lanak eta zerbitzuak hobeto egokitzeko.

Horretarako, foro honek galderak eta erantzunak eskaintzeaz aparte, elkar ezaguta bat suposatu nahi du. Ba al daude emakume gazteen elkarteak? zertarako elkartzen dira emakume gazteak? zer egiten dute? beharrezkoa ote da inplikazio hau? soilik emakumeak?

Hau dela eta, zuek eta zuen elkarteetako emakume gazteak gonbidatu nahiko genituzke topaketa honetara, animatzen?

NOIZ: Apirilak 15 (16.30-20.30) eta 16 (11.00-14.00)

NON: Donostiako Emakumeen Etxean. Okendo, 9

 

– Sarrera: Zertarako gaude hemen?

– Aukezpena

– Esperientzien txanda

– Atsedena

– Lan taldea eta plenarioa

– Amaiera: Eta orain zer?

– Lunch-a


Ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako edota info+ hemen:


Emakumeen Etxea: laida_Arrieta@donostia.org (943 48 34 67)

EGK: kulturarteko@egk.eus (943 42 97 67)


Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .