#GazteokBizikidetzan: Nazioarteko Bakearen Eguna - EGK

#GazteokBizikidetzan: Nazioarteko Bakearen Eguna

Data: 2017-09-21 | 2017-09-21
Lekua: Arriaga Plazan (Bilbo) | Bizkaia
Ordua: 18:00 | 19:30

Irailaren 21ean EGK-k Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko #GazteokBizikidetzan ekitaldia burutuko du. Albiste honen bitartez, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

EGK-k elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko du, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Horretarako, antzezlan bat ikusi ostean, gazteok egindako irudi eta marrazkien bitartez bizikidetzarekiko hausnarketak partekatuko ditugu. Ekitaldiari amaiera emateko, “desiren putzuan” gazteon etorkizunerako eskariak jasoko ditugu idatzizko mezuen bitartez.

Hauek dira abiapuntu bezala erabiliko ditugun galderak:

  • Zein da gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardura erakartzen duten gaiak?
  • Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizikidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarte nahiz administrazioei?

Programa

– Harrera
– Kale Antzerkia “Tras la frontera” (Plataforma Tirante).
– Dinamika parte-hartzailea.
– Ekitaldiaren itxiera: Desiren Putzua eta agurra.

Info+: Ekitaldiaren posterra

Izena emateko: http://bit.ly/2uwOiDt

16-30 urte bitarte badituzu eta gaia interesekoa baduzu anima zaitez ekimen honetan parte hartzera! Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .